Amagoia Bilbao

Surimi makilen tailarinak txirlekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g surimi makila, 200 g txirla, 2 baratxuri ale, perrexila, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                         1               

1. Surimi makilak tira luzetan moztu, tailarin forma emanez.
2. Txirlak ondo garbitu.
3. Zartagin handi batean edo wok batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
4. Taillarinak gehitu eta arin erregosi.
5. Ondo garbitutako txirlak eta ardo pixka bat gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g surimi makila, 200 g txirla, 150 g perretxiko, 2 baratxuria ale, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2               

1. Surimi makilak tira luzetan moztu, tailarin forma emanez.
2. Zartagin batean zerra finetan moztutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Ondo garbitutako txirlak eta ardo pixka bat gehitu eta egosi, txirlak iraki arte.
4. Zartagin handi batean geratzen den txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
5. Perretxikoak garbitu eta zerrendatan moztu. Baratxuriarekin batera jarri eta erregosi.
6. Tailarinak eta txirlak gehitu eta arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.