LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g oilasko bularki, 250 g barrengorri, tipulina bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 3 koilarakada soja saltsa, ekilore olioa, ardo zuria, maizena, gatza.
Zailtasuna 2
1. Oilasko tiratan moztu eta gatz pixka bat bota.
2. Dadotan moztutako tipula eta piperra eta txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Barazkiei barrengorriak eta oilaskoa gehitu eta arin erregosi.
4. Ardo pixka bat eta soja bota eta 2 minutuz erregosi.
5. Maizena pixka bat urarekin urtu eta gehitu. Saltsa loditzen denean, atera.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g oilasko bularki, 250 g barrengorri, azenario bat, porru bat, 2 baratxuri ale, 3 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat ezti, maizena, ekilore olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Oilasko dadotan moztu eta gatz pixka bat bota.
2. Tiratan moztutako azenarioa, porrua eta baratxuria olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi.
3. Zerrendatan moztutako barrengorriak eta oilaskoa gehitu eta arin erregosi.
4. Eztia eta soja bota eta 2 minutuz erregosi.
5. Urtutako maizena bota eta egosi.