Amagoia Bilbao

Arin erregositako kinoa barazkirekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentz
250 g kinoa, 2 azenario, piper berde bat, piper gorri erdia, 150 g kuiatxo, 100 g datil, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean tiratan moztutako  azenario olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako piperrak eta tiratan moztutako kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.
5. Azken momentuan zatitutako datilak eta kinoa gehitu eta arin erregosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g kinoa, tipuleta bat, 2 baratxuri ale, 150 g onddo, 200 g alberjinia, piper gorri erdia, olioa, gatza.

Zailtasuna                      2

1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
3. Dadotan moztutako piperra eta alberjinia gehitu eta erregosi.
4. Onddoak garbitu eta zati txikitan moztu.
5. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
6. Baratxuriak igotzen hasten direnean, onddoak gehitu eta arin erregosi.
7. Azken momentuan kinoa eta barazki guztiak arin erregosi.