Bigarren Kafea

Jazzak emakume izena du: Zela Margossian

Patrice Rushen, Zoe Rahman, Kris Davis... Estilo eta jatorri ezberdina duten emakumeak dira, jazz giroan murgildu direnak... Eta tarte honen 4. atalean Zela Margossiani iritsi zaio unea. Armenian jaioa, Libanon errefuxiatua, Sidneyn bizi dena... Musikari erraldoi bezain interesgarria da Margossian. 


Audio_placeholder

Jazzak emakume izena du: Zela Margossian

Loading player...
Zela Margossian.
Zela Margossian. (Armen Aghayan)

Jazz Folk estiloan murgildu gaitu Maialen Tellabidek Zela Magossianen ibilbidea baliatuta. Guraso armeniarrak ditu Margossianek, baina bertako gerra zela eta Libanon errefuxiatu izan ziren. Bi lurralde hauetako jatorrizko musika oso presente dago bere nortasunean. Beiruten eta Yerevan, Libanon eta Armenian hurrenez hurren, egin zituen literatura, musika eta piano-jazz ikasketak.

 

Armeniako ethno-jazz korronteak eragin handia izan du beregan, eta bere musika ikasketei jarraipena eman zien Sidneyn. Su etenaren ideia, gerra, kultura aniztasuna... Asko dira Margossianen lanean azpimarra daitezkeen kontzeptuak. 'The Road' izeneko lana kaleratu du aurten 'Zela Margossian Quintet' proiektu arrakastatsuarekin, eta 'Visions of Nar' egitasmoarekin ere Sidneyn bizi diren hainbat musikari armeniar bildu ditu.