Amagoia Bilbao

Oilasko eta barazki tostak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 200 g oilasko bularki, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia, 100 g alberjinia, eztia, albahaka, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Piperrak garbitu eta zerrendatan moztu. Alberjinia tira finetan moztu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Oilaskoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Albahaka hosto batzuk eta olio zurrusta bat irabiagailuarekin nahasi.
6. Ogi xerrak labe beroan sartu, gorritu arte.
7. Ogi xerren gainean hurrenez hurren barazkiak, oilaskoa, eztia eta albahaka jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 250 g tipula, 250 g kuiatxo, 250 g oilasko bularki, piper ori erdia, 2 tomate, 2 koilarakada ezti, Modena ozpina, gazta birrindua, olioa.

Zailtasuna                        2              

1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Tiratan moztutako kuiatxoa eta piperra gehitu eta erregosi.
3. Tomateak zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Ozpin pixka bat eta eztia bota.
4. Oilaskoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Ogi xerren gainean barazkiak, oilaskoa eta gazta jarri. Labe beroan sartu, gorritu arte.