Amagoia Bilbao

Labean erretako indioilar izterrak eztiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 indioilar izter,  3 baratxuri ale, 400 g patata, limoi erdia, 200 ml ardo zuri, 100 ml ezti, olioa, gatza.
Zailtasuna                         2               


1. Limoi zukua, eztia eta ardoa irabiatu, izterrekin nahastu eta ordu betez beratzen utzi. Gatza bota.
2. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi.
3. Azpil batean hurrenez hurren patatak,  baratxuriak eta izterrak jarri. Gainetik izterren salda bota.
4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 indioilar izter, 300 g boniato, 250 g perretxiko, 75 g hirugihar, 200 ml garagardo, 100 ml ezti, olioa, gatza.

Zailtasuna                              2              

1. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta izterrak gorritu. Gatza bota.
2. Boniatoa zuritu eta dadotan moztu.
3. Perretxikoak tiratan moztu.
4. Azpil batean boniatoa eta izterrak jarri eta garagardoarekin busti. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz.
5. Izterrak atera eta eztiarekin igurtzi. Boniatoen gainean perretxikoak  eta tiratan moztutako hirugiharra jarri.
6. Gainean izterrak jarri, berriro labean sartu eta beste 20 minutuz erre.