JURGI FERNANDEZ - SALTO TRAINING

Haur obesitatea Euskal Herrian

Azken urteetan obesitatearen kontzeptua, tamalez, gure gizartean hazkunde handia izan duen fenomenoa bilakatu da. Iturburu asko daude baieztapen honen atzean, bizimodu aldaketa, sendentarismoa, ohitura nutrizionalak... Baina gaurkoan hori ez da helburua, baizik eta gizartearen egoera islatzea eta jarduera fisikoa maitasunez egitearen garrantzia nabarmentzea gaixotasun kroniko hau pairatzean duten haur eta nerabeengan. Datuei erreparatuz, azken datuak 2017-2018 urteko ikerketakoak ditugu, eta argi ikus daiteke nola Euskadin adin tarte guztietan gainpisua eta obesitatearen datuak handitu egin direla 2006ko datuekin alderatuz gero, bereziki 2-17 urteko gazteen artean. Azken hauek bikoiztu egin dira, ‘Espainiko Osasun Inkesta’-ren datuek dioten bezala, mutiletan %34 izanik eta nesketan %30,7. Obesitateari soilik begiratuz gero, datuak baxuagoak dira: %8 eta %5,7 hurrenez hurren.

Datu hauen hazkundea ikusita, EAEko Osasun Sailak neurriak hartu behar izan ditu, epidemia honen inpaktua kontrolatzeko. Jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsua sustatzen duen SANO estrategia programa aurkeztu du. Egitasmo hau bereziki haurtzaroan eta nerabezaroan ezartzeko prestatu da, datu hauek hobetzeko helburuarekin. Jarduera fisikoaren garrantzia jorratzen da, eta haurrak zein nerabeak (gurasoekin eta hezkuntzako sektoreekin batera) bide honetan hezi nahi dira. Horretarako, adin talde honetan asteko 7 orduko jarduera fisikoa bultzatzen da (ez soilik kirola), familien, udalen, eskolen parte hartzeak eskatuz, ibilaldi osasuntsuak antolatzeko, jolastokiak eta aisialdi guneak sortzeko eta eskolaz kanpoko kirolak bultzatzeko, beste estrategia batzuen artean.

Hausnarketa moduan, SANO estrategia bezalako proposamenak agertzea aurrera pauso bat da gure gizarteko haur eta nerabeen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko, baina lehenengo eskuhartzea gure esku dago; ingurukoak eta familia gara hezkuntzan oinarri osasuntsuak jarri behar ditugunak.