Amagoia Bilbao

Garbantzuak olagarrorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula erdia, 2 baratxuri ale, azenario erdia, porru erdia, 200 g bakailao gezatu, 200 g olagarro egosi, 250 g txirla, olioa, gatza, piperrautsa.

Zailtasuna                       2               

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali, egosi 40 minutuz eta xukatu.
3. Eltze batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. Garbantzuekin batera jarri eta 3 minutuz egosi.
4. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta bakailaoa, olagarroa eta txirlak gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte. Koilarakadatxo bat piperrauts bota.
5. Garbantzuei gehitu eta minutu batez egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 500 g olagarro egosita, tipula bat, piper gorri laurdena, piper berde bat, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2               

1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Zartagin handi batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.
3. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Zerrendatan moztutako olagarroa gehitu eta arin erregosi.
5. Garbantzuak eta piperrautsa gehitu eta minutu batez egosi.