LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g shiitake, tipula bat, 100 g patata, 800 ml salda, 8 zanburina, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Zerrenda finetan moztutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Zerrendatan moztutako shiitakeak gehitu eta arin erregosi.
3. Zuritu patata eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
4. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utzi.
5. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz bota.
6. Zanburinak oskolatik atera eta olio pixka batekin arin erregosi.
Lau ontzietan krema bota eta gainean zanburinak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Porru bat, baratxuri ale bat, 400 g shiitake, 100 g kuia, 800 ml salda, 50 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako porrua eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuia zuritu eta moztu. Shiitakeak zerrendatan moztu. Biak porruekin batera jarri eta arin erregosi.
3. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta gatza bota.
5. Urdaiazpikoa dado txikitan moztu eta arin erregosi.
Lau ontzietan krema bota eta gainean urdaiazpikoa jarri.