Amagoia Bilbao

Txangurru enpanada

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 200 g arto irin, 300 g gari indar-irin, 100 ml garagardo, 50 ml olio, 200 ml ur, koilarakadatxo bat piperrauts, gatza. Betegarria: 2 txangurru, kilo bat tipula, 2 baratxuri ale, 3 piper berde, 100 g tomate heldu, piperrautsa, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                      3

1. Ura berotu eta arto irinarekin nahastu.
2. Beste osagai guztiak gehitu. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta 30 minutuz beratzen utzi.
Betegarria:
1. Eltze batean ur eta gatz ugari jarri eta irakin. Txangurrua sartu eta, irakiten hasten denetik, 10 minutuz egosten utzi. Haragia atera.
2. Elte batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak oliorekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin  erre ez daitezen.
3. Zerrendatan moztutako piperrak gehitu eta  erregosi.
4. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Barazkiak eta txangurrua nahastu.
Bukatzeko:
1. Azpil batean irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean betegarria jarri.
2. Geratzen den orea zabaldu eta  gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.