Amagoia Bilbao

Arroz integrala alberjiniarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g arroz integral, 200 g tipula, 100 g porru, 2 baratxuri ale, 400 g alberjinia,  100 g urdaiazpiko ondu, 1,250 ml salda, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2             

1. Arroza garbitu. Bezperan utzi behar da ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Alberjiniak garbitu eta dado txikitan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta zatitutako urdaiazpikoa gehitu eta eragin. Salda beroarekin busti eta 35 minutuz egosi. Behar adina gatz bota eta txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g arroz integral, 2 baratxuri ale, 150 g barrengorri, piper gorri bat, 150 g kuiatxo, 150 g tomate heldu, 300 g alberjinia, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2               

1. Alberjinia tiratan moztu, gatza bota eta 30 minutuz beratzen utzi.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Txikitutako piperra, tomatea, barrengorriak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Arroza gehitu eta eragin. Salda beroarekin busti eta 35 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Zartagin batean olioa berotu eta irineztatutako alberjinia tirak frijitu. Paperaren gainean atera eta arrozaren gainean jarri.