![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/018/392/article_main_vertical/bonito.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g hegaluze, 500 g tomate, baratxuri ale bat, olioa, gatza. Marinada: 300 ml soja saltsa, lima bat, kurkuma, jengibrea.
Zailtasuna 2
1. Ontzi batean marinadaren osagaiak jarri eta irabiatu.
2. Hegaluzea lau laukizuzenetan moztu eta aurreko marinadarekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 40 minutuz beratzen utzi.
3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta txikitu.
4. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean tomatea gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
5. Plantxa berotu eta arraina erre.
Plateretan hegaluzea eta tomatea jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g hegaluze, sesamo haziak, 2 mertxika. Marinada: 150 ml soja saltsa, 2 laranja, 2 koilarakada ezti, olioa, ezkaia.
Zailtasuna 2
1. Laranjei zukua atera. Marina-daren beste osagaiekin nahasi
2. Hegaluzea lau laukizuzenetan moztu eta marinadarekin nahastu. 40 minutuz beratzen utzi. Salda xukatu.
3. Zartagin batean salda egosi, loditu arte.
4. Mertxikak zuritu eta zatitu. 5 minutuz egosi eta irabiagailuarekin nahasi.
5. Plantxa berotu eta arraina erre. Sesamo hazietetaik pasatu.
Plateretan arraina eta saltsa jarri eta purearekin lagundu.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)