CONTENIDO PATROCINADO

Bizkaiko Andra Mari eta San Roke jaiak kostaldetik herrialde osora zabalduko dira

Andra Mari eta San Roke jaien txanda iritsi da Bizkaira eta asteburu honetan Ondarroa, Algortako Portu Zaharra eta Portugalete bezalako herrietatik hasita, datorren astean zehar herrialde osora zabalduko dira: Meñaka, Gernika, Larrabetzu, Mañaria...

Ondarroako Kresala elkartearen erromeria aurten ere arrantzale egunean egingo da (eguena 17).
Ondarroako Kresala elkartearen erromeria aurten ere arrantzale egunean egingo da (eguena 17). (Monika DEL VALLE | FOKU)

Ondarroako egitaraua bariku honetatik (abuztuak 11) datorren eguenera arte (abuztuak 17) luzatuko da eta zazpi egun horietan, herriko talde eta eragile desberdinek osatzen duten jai batzordeak egitarau zabala prestatu du adin eta gustu guztientzako ekitaldiekin.

Aurten omenaldia egingo diote Inma Laka Guenaga emakumeari, bere bizitza guztian herriko kulturgintzan egin duen lan bolondresa eskertzeko. Omenaldia, ohikoa den bezala, abuztuaren 14an egingo da, gauerdian, ikurriñaren igoerarekin batera.

Aurten ere zabalik egongo da Kafeko Atzea izeneko elkartasun gunea. Danak Etxea! elkarteak antolatutako gunea urtez urte handitzen joan da eta  gaur egun herritarren elkargune izatera iritsi da. Zapatu honetan zabalduko ditu ateak (abuztuak 12). Egun horretan bertan, iaz arrakasta handia izan zuten pala txapelketako partidak jokatuko dira udal frontoian.

Astelehenean (abuztuak 14) Amnistia eguna ospatuko da, martitzenean (abuztuak 15) Andra Mari eguna, eguaztenean (abuztuak 16) Kuadrilla eguna, eta eguenean (abuztuak 17) Arrantzale eguna. Andra Mari egunean, iaz etorri izan ez zuen Mutrikuko Musika Bandaren emanaldia izango da, eguerdian, eta gauean su artifizialak.

Ondarroako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Ondarroako Udala, Anaitasuna taberna, Jai Braian,
Conservas Ortiz, Ateun harategia, Korpion Arostegi, Zubi Zahar Ikastola, Zabala.MT.

Algortako Portu Zaharrean ere bariku honetan hasiko dituzte jaiak (abuztuak 11), eguerdiko 12.00etan egingo den txupinazo eta umeen kuadrillen jeitsierarekin. Helduen txupinazoa eta kuadrillen jeitsiera 17.00etan egingo da.

Egun honetatik hasita, jai egitaraua lau egunez luzatuko da eta bertan ez dira faltako sardina janak, haurrentzako ekitaldiak, fanfarrearekin kalejirak, kantu poteoak, herri bazkariak, kukaña saioak, bertso saioak edo asteleheneko Marmitako lehiaketa famatua.

Musika arloari dagokionez, honako talde hauen emanaldiak iragarri dituzte: Arrakala, Xume, Nazka Anubis SA eta Xsakara (barikua 11); STR, Kai Nakai, Aurah Sin eta Drag Party (zapatua 12); eta Dance gaua (USB music) eta Nonbait erromeria (astelehena 14).

Portu Zaharreko establezimendu laguntzaileak: Next, Cafeteria Cross, Iñaki bitxitegia, Gaurko Moda, Ajuria taberna, Salsidu taberna.

Portugaleten San Roke jaiak ospatuko dituzte astelehenetik aurrera, baina asteburu honetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, horien artean igandeko txosnero eguna (abuztuak 13): eguerdian bertso saioa eta paella lehiaketa izango dira, arratsaldean umeentzako fruta tailerra, eta iluntzean erromeria Zirkinik Bez taldearekin.

Txupinazoa, beraz, astelehen arratsaldean izango da eta aurtengo txupineroa Jonatan Castro Lurrikarak kuadrillako kidea eta Uxue Fernandez Paramo Xake Klubeko gaztea izango dira. Pregoilaria, aldiz, Koro Mendieta herriko kazetaria.

Gastronomia atalak garrantzi handia izango du, ohikoa den bezala, eta aurten honako ekitaldiak antolatu dituzte: Pil-pil erako bakailaoaren Euskadiko XXXII. txapelketa (asteartea 15), txistor eta txakolin dastaketa (asteazkena 16), hanburgesa dastaketa (osteguna 17) edota Kuadrillen arteko herri bazkaria (asteartea 15).

Musika atalean, Bulego, Los Secretos eta El Drogas talde eta abeslarien emanaldiak izango dira, besteak beste, eta kuadrillen eta txosnen egitarauan, berriz, Toruxx eta Urrats erromeria.

Portugaleteko establezimendu laguntzaileak: Ballonti, Mercería Bigistak.

Asteleheneko txupinazoren ondotik giro mundiala izango da Larrabetzun.


Larrabetzun Andramari jaiak ospatuko dituzte astelehenetik aurrera (abuztuak 14), baina hemen ere zenbait ekitaldi izango dituzte asteburu honetan: futbol txapelketa, herri afaria eta ondorengo kantu saioa eta "talentu lehiaketa".

Txupinazoa astelehen arratsaldean botako dute, herriko txistulariek, Akarmarik eta buruhaundiek girotuta, eta jarraian disko-dantza eta Zirkinik Bez taldearen erromeria izango dira.

Martitzenean (abuztuak 15), goizeko kalejira, Bizkargi dantza taldearen ikuskizuna, karrozen irteera, kale-antzerkia, dantza lehiaketa eta musika emanaldiak izango dira: Kilimak taldea eta DJ Party&Tiza.

Azken egunean, eguaztena 16, kalejira, puzgarriak, umeen bazkaria, sukalki txapelketa, umeentzako jolasak, rally poteoa, Lekittoko Deabruak eta musika emanaldiak izango dira: DJ Reimy eta Trikidantz erromeria.

Larrabetzuko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Larrabetzuko udala, Foteri taberna, Irusta taberna,
Etorki taberna, Aretxabala Herrikoa, Gazteleku taberna, Sarrikola.

Meñakan ere astelehenean hasiko dira jaiak (abuztuak 14) eta kasu honetan domeka arte luzatuko dira (abuztuak 20). Aste osoan zehar ez dira faltako Santillandira igoera trikitilariez lagunduta, herri kirolak, pilota partidak, bertso poteoa edo herri bazkaria.

Azken egunean (abuztuak 20) XV. Euskal Herriko Sukalki Txapelketa ospatuko da Udaletxe aurreko landan, eta sari banaketa arratsaldeko 18.00etan izango da.

Musika atalean, honako taldeen emanaldiak izango dira: Kittu (astelehena 14), eRomeria (eguaztena 16), Lorratz (barikua 18) eta Old Berri Band (domeka 20).

Meñakako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Meñakako Udala, Bidebieta jatetxea, Etxelore lorategia.

Gernika-Lumon ere astelehenean hasiko dira jaiak. Arratsaldeko 20.45ean pregoia irakurriko dute Gernika Rugby eta Sporting Futbol taldeek, eta jarraian txupinazoa eta jaitsiera egingo dira. Egitaraua hurrengo zapatura arte luzatuko da (abuztuak 18) eta bost egun horietan ez dira faltako dianak, gargantua, euskal kantak, goitibeherak, bertsolariak, Gernikako garrafie eta txistorra dastaketa, Sukalki Txapelketa, larrain dantzak, herri kirolak, suzko zezenak eta mozorroen desfilea, beste askoren artean.

Musika arloan, talde ezagunen emanaldiak daude iragarrita: Kai Nakai, Los Zopilotes Txirriaos, Luhartz erromeria eta DJ Elepunto (barikua 11 Lurgorrin); Kaleko Urdangak, Ultra Sect eta The Beltones (zapatua 12), Supercremalleras eta Urrats erromeria (astelehena 14), Ziraun eta Su ta Gar (martitzena 15), Xiberoots eta Zazpizar erromeria (eguaztena 16); eta Gozategi, Delirium Tremens eta Soinuz Blai erromeria (eguena 17).

Gernikako establezimendu laguntzaileak: Alkar Kirolak, Argia optika, Auzokoa taberna, Arranoa, Duka moda, Gondra Aseguroak.

Mañarian, azkenik, astelehenean (abuztuak 14) botako dute baita ere txupinazoa, eta hiru eguneko egitaraua den arren, oso trinkoa izango da. Horrela, Kafraga elkarteak botako duen txupinazoaren ostean, herri bazkaria izango da, ondoren igel eta mus txapelketa, haurrentzako tailerrak eta gazte olinpiadak. Eguna amaitzeko, kontzertu indartsuak iragarri dituzte: Delirium Tremens, Zopilotes Txirriaos, eta DJ Pitxitxi.

Martitzenean (abuztuak 15) goizeko kalejira, meza, dantzariak, pelota partiduak, haurrentzako karts pista eta tailerrak, karabina jaurtiketa, Tio Teronen Semak taldearen ikuskizuna, txistorrada eta Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen emanaldia izango dira.

Azken egunean (eguaztena 16) mozorro eguna ospatuko dute, musika gaitzat hartuta. Horretaz gain, dantzariak, paella eta briska txapelketak izango dira. Pitxitxiri agurra emateko, Orkestra elektrotuna eta DJ Gaztotxo izango dira gaua girotzen.

Mañariako erakunde laguntzailea: Mañariako udala.