NAIZ

Azken Xibaroa etxean izan arte

Aldarrikapen batekin sortu zen Xibaroen kofradia: euskal preso eta iheslariak etxeratzea. Aurtengoan ere hori izango du aldarri nagusia, eta abuztuaren 18ko enkartelada bereziarekin eta abuztuaren 19ko Flamenkako herri bazkariarekin uztartuko dituzte aldarria eta festa.

Xibaroek Donostiako Aste Nagusian egindako mobilizazioa.
Xibaroek Donostiako Aste Nagusian egindako mobilizazioa. (DONOSTIAKO PIRATAK)

Txaleko urdina janzten dute urtero, baina urtero zenbaki berri bat izaten dute Xibaro kofradiakoek. Aurtengoan, 16 zenbakia; Donostiako euskal preso kopuruarena hain zuzen ere.

Izenaren jatorria 1492tik dator; izan ere, Amerikaren konkistatik aurrera ontzi espainolek eta portugesek milaka afrikar hartu zituzten esklabo, askok ihes egitea lortu zuten eta komunitate askeak lortu zituzten, beren hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eutsiz. Mendi eta txoko ezkutu urrunetan esklabotzatik libratu eta aske izaten jarraitzeko modua aurkitu zutenei Xibaroak deitu zieten.

Kofradiaren sortzaileek 1942ko esklabu afrikar horiek euskaldunekin antzekotasunak zituztela iritzi zuten: «Guk ere ez diogu bizipozari uko egin eta xibaroak ahaztu gabe, gune askeak sortzen dihardugu» Aste Nagusian Xibaroen aldarriak kaleak hartzeko asmoz ekitaldi ezberdinak antolatu ohi dituzte. Ostiralean egiten den «enkartelada berezia» izaten da horietako bat, piraten mugimenduak bat egiten du, eta kofradia guztiek deitzen dute elkarretaratzera.

Beren egun propioa ere izaten dute xibaroek, aste nagusiko bigarren larunbatean, abuztuaren 19an. Flamenkan egiten dute herri bazkarian elkartzen dituzte festa eta aldarria urtero.