![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/027/271/article_main_landscape/arroz.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g olagarro egosita, 250 g onddo, 2 baratxuri ale, tipuleta bat, 1,5 litro salda, olioa, 3 koilarakada esne-gain.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipuleta eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Onddoak garbitu eta zerrendatan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Arroza eta gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta behar adina gatz bota.
5. Esne-gaina eta olagarroa gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g olagarro egosita, 250 g onddo, txahalki hanka erdia, tipula, porrua, olioa, gatza, piperrautsa.
Zailtasuna 2
1. Presiozko eltze batean hanka, ura, barazkiak eta gatza jarri eta 40 minutuz egosi. Salda gorde, hezurrak kendu eta haragia zatitu.
2. Eltze batean zatitutako onddoak olioarekin erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Zatitutako olagarroa gehitu.
5. Piperrautsa pixka bat bota, beste 3 minutuz egosi eta noizean behin eragin. Gatza bota.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)