Amagoia Bilbao

Galeperrak niskalo eta sagar saltsarekin

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentza
8 galeper, 150 g tipulina, 300 g niskalo, 300 g sagar, 150 g kuia, 200 ml ardo gozo, irina, olioa, ezkaia, gatza.

Zailtasuna                                2                     

1. Galeperrak garbitu, gatza bota eta irinatik pasatu.
2. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Galeperrak frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera.
3. Eltze batean dado handitan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Tiratan moztutako niskaloak gehitu eta erregosi.
5. Galeperrak, dadotan moztutako sagarra eta kalabaza, ezkai zati bat eta ardoa gehitu eta 25-30 minutuz egosi.
6. Galeperrak atera. Barazkien erditik eta salda pixka bat irabiagailuarekin nahasi.
7. Eltze batean galeperrak eta saltsa jarri eta 5 minutuz egosi. Plateretan barazkiekin jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, porru bat, 2 azenario, 300 g sagar, 300 g niskalo, 600 ml salda, olioa.

Zailtasuna                                2   

1. Galeperrak aurreko esan dugun bezala prestatu eta frijitu.  
2. Zatitutako porrua, azenarioa eta sagarra olio pixka batekin erregosi. 200 ml salda gehitu, 15 minutuz egosi eta irabiagailua-rekin nahasi. Gatza bota.
3. Galeperrak, saltsa, salda eta tiratan moztutako niskaloak 30-35 minutuz egosi.