Amagoia Bilbao

Spaghettiak alberjiniarekin

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, 100 g tipula, baratxuri ale bat, 300 g alberjinia, 200 g tomate cherry, 70 g ahuntz gazta, 6 kaparrondo, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                            2               

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Tiratan moztutako alberjinia gehitu eta arin erregosi.
3. Zerrendatan moztutako tomatea eta kaparrondoak eta ezkaia gehitu eta arin erregosi.
Nahastu spaghettiak, moztutako gazta eta aurreko nahasketa.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, 2 baratxuri ale, 300 g alberjinia, 500 g tomate birrindu, olioa, oreganoa, pipermin lehorra, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Tiratan moztutako alberjinia  eta baratxuria olioarekin erregosi. Gatza eta oreganoa bota.
3. Tomatea eta pipermina gehitu eta 20 minutuz erregosi.
Nahastu spaghettiak eta aurreko nahasketa.