![EHUk lehenengo Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedra bultzatu du.](/media/asset_publics/resources/001/073/117/article_main_landscape/Katedra.jpg)
Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ ikerguneak, Avature enpresarekin batera, lehenengo Adimen Artifiziala eta Lengoaiaren Teknologia Katedra bultzatu du. Espainiar Eraldaketa Digitaleko Ministerioak aukeratutako 21 katedretatik bakarra da lengoaiaren teknologiaren arloan eta baita Euskal Herrian garatuko den bakarra ere. EHUk adierazi du helburua herrialdea Adimen Artifizial sortzailearen abangoardia teknologikoan kokatzea litzatekeela, «ikerketa lidergoa sendotuz» eta adituen prestakuntza hobetuz.
Eva Ferreira EHUko errektoreak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: «Katedra horren programa handinahiaren helburua da euskal unibertsitateko publikoak teknologia horretan duen lidergoa sendotzea eta herrialdea abangoardia teknologikoan kokatzea». Eta Eneko Agirre katedraren arduradun eta HiTZ zentroaren zuzendariaren iritzia ildo beretik joan da: «Gure zentroaren erreferentzialtasunarekiko errekonozimendua da, eta aukera bat gure bikaintasun ikertzailea gizartearekin eta industriarekin lotzeko, AAren eta hizkuntzaren teknologiaren eragin positiboa indartuz, gaur egungoa bezain erabakigarria den une honetan».
Lau ekintza lerro
Katedrak AAk eta lengoaiaren teknologiak gizartean eta produkzio ehunean duten eragin positiboa sustatuko du. Horretarako, lau ekintza lerro itundu identifikatu direla adierazi dute.
Batetik, adituen prestakuntza gradu eta graduondoko ikasketen bidez; eta teknologia horretarako teknikari, zuzendari eta gizarte eragileen etengabeko prestakuntza azpimarratu dituzte. Bigarrenik, katedraren eta enpresen arteko transferentzia, bien sinergiak helburu dituen lankidetza mekanismo berritzaileen bidez.
Adostutako hirugarren ekintza lerroa AA sortzailean sakontzea da, energia efizientzia, zeihartasuna eta antzeko alderdiak hobetzeko. Eta azkenik, AA sortzailearen hedapena hobetzea, «AAren gaitasunei buruzko informazio handiagoa duen gizartea gai izango da onurak jaso eta sustatzeko eta, era berean, haren erronka berriak identifikatu eta arintzeko», azaldu dute aurkezpenean.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)