LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 3 azenario, baratxuri ale bat, 500 g kale, 150 g patata, 1,5 litro barazki salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Azenarioak eta patatak zuritu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta 2 minutuz erregosi.
3. Kalea garbitu eta txikitu.
4. Barazkiak saldarekin busti eta kalea gehitu. 15 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.
Zopa lau plateretan jarri. Gainean labean erretako ogi xerra bana ipini.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula erdia, baratxuri ale bat, 50 g apio, 350 g kale, 100 g kuia, 100 g boniato, 200 g patata, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Salda gehitu.
3. Salda irakiten hasten denean, txikitutako boniatoa, apioa eta kuia gehitu eta 4 minutuz egosi.
4. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Kalea garbitu eta tira finetan moztu. Zopari gehitu eta beste 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Patata bat egosi eta sardexka batekin zapaldu. Gatza eta kurrya bota eta bolatxoak egin. Urarekin eta garbantzu irinarekin egindako oretatik pasatu. Frijitu.
Zopa lau plateretan jarri, eta gainean bolatxoak.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)