Amagoia Bilbao

Makarroiak odolosterekin

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula erdia, baratxuri ale bat, 300 g odoloste, 200 g ziazerba, 150 ml esne-gain, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Tiratan moztutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Odolosteari azala kendu, barazkiei gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina gehitu eta minutu batez egosi.
Bukatzeko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Plateretan makarroiak jarri eta gainetik aurreko nahasketa  bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, baratxuri ale bat, piper berde bat, 3 pikillo piper, 200 ml tomate saltsa, 300 g odoloste, gatza, olioa.

Zailtasuna                             2

1. Makarroiak egosi eta xukatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Tomate saltsa bota eta egosi.
5. Odolostea xerratan moztu eta frijitu.
Plateretan makarroiak jarri eta gainetik barazkiak eta odolostea  bota.