Amagoia Bilbao

Babarrun gorri entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g babarrun gorri, 6 orburu, 8 tomate cherry, 10 oliba beltz, tipula gorri laurdena, piper gorri laurdena, 100 g Mozzarella gazta. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, baratxuri ale bat, koilarakada bat ziape, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Presio-eltze batean babarrunak, ura eta gatz pixka bat jarri. Estali eta egosi 20 minutuz. Xukatu eta hozten utzi.
3. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Zatitu.
4. Piperra eta tipula dado txikitan moztu. Tomateak garbitu eta erditik moztu. Olibak eta gazta zatitu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu eta txikitutako baratxuriarekin nahastu.
6. Ontzi batean osagai guztiak eta saltsa jarri eta nahastu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun gorri, 200 g tomate, tipula gorri laurdena, aguakate erdia, 100 g arto gozo, 150 g gazta fresko. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ezti, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2.  Tipula txikitu. Gazta moztu.
3. Tomatea zuritu eta dado txikitan moztu.
4. Aguakatea dadotan moztu
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
6. Ontzi batean osagai guztiak eta saltsa jarri eta nahastu.