LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 500 g ziazerba, 60 g intxaur, 60 g mahaspasa, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, intxaur muskatu, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula gurinarekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako ziazerba gehitu eta arin erregosi.
3. Intxaurrak txikitu. Mahaspasak uretan beratzen utzi.
4. Barazkiei irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Intxaurrak eta mahaspasak gehitu.
5. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota eta eragin, etenga-be, su eztitan hiru minutuz. Hozten utzi.
6. 24 kroketak egin. Ogi birrindutik, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7. Kroketak olio berotan frijitu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ziazerba, 2 arrautza, 60 g Idiazabal gazta, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.
Zailtasuna 2
1. Tiratan moztutako ziazerbak gurinarekin erregosi, su eztitan.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
3. Ziazerbei irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta eta arrautzak gehitu. Behar adina gatz bota eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
4. Kroketak egin eta olio berotan frijitu.