Amagoia Bilbao

Oilasko frijituak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

ARRAUTZAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
125 g-ko 4 oilasko bularki xerra, porru erdia, 4 arrautza, 100g irin, 100 g gurin, 800 ml esne, gatza, intxaur muskatua.
Zailtasuna                       2             


1. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Bularkiak erre.
2. Zartagin bat olioarekin berotu eta arrautzak frijitu. Paper batean gainera atera.
3. Txikitutako porrua gurinarekin erregosi, su eztitan.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.
6. Bularkien gainean arrautza bana jarri. Bexamelarekin estali, azpil batean jarri eta hozten utzi.
7. Ogi birrindutik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
8. Zartagin batean olio ugari berotu eta frijitu, gorritu arte.

URDAIAZPIKOREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
125 g-ko 4 oilasko bularki xerra, tipula erdia, 100 g urdaiazpiko ondu, 100g irin, 100 g gurin, 800 ml esne, gatza.

Zailtasuna                     1               

1. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Bularkiak erre.
2. Txikitutako tipula gurinarekin erregosi, su eztitan. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta erregosi.
3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Bularkiak bexamelarekin estali eta aurreko errezetan bezala bukatu.