Amagoia Bilbao

Alberjinia pateak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g alberjinia, 20 g ziape, 40 g ezti, 30 g soja saltsa, limoi bat, baratxuri ale bat, koilarakada bat sesamo hazi, olioa, piperbeltz beltza, gatza.

Zailtasuna                           1             

1. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Alberjiniak zuritu eta txikitu.   Koladore batean jarri eta xukatu.
3. Baratxuria txikitu. Ontzi batean ziapea, eztia, soja saltsa, limoiaren zukua, piperbeltz beltza eta baratxuria nahastu.
4. Alberjiniak aurreko nahastearekin eta haziekin nahastu. Behar adina gatz bota.
Labean erretako ogi xerrekin lagundu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500gr. alberjinia, baratxuri ale, 2 koilarakada sesamo hazi, 3 koilarakada olio, limoi bat, kuminoa

Zailtasuna                             1

1. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Alberjiniak zuritu eta txikitu.   Koladore batean jarri eta xukatu.
3. Sesamoa gorritu, su oso eztitan, eta txikitu.
4. Ontzi batean baratxuria, olioa, limoiaren zukua eta kuminoa jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
5. Alberjiniak aurreko nahastearekin eta haziekin nahastu.
Labean erretako ogi xerrekin lagundu.