LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 2 azenario, 2 kuiatxo, 2 tomate, piper berde bat, piper gorri erdia, 50 g olo maluta, olioa, gatza. Saltsa: koilarakada bat piper txorizero mami, 2 tomate heldu, baratxuri ale bat, 25 g hur, 25 g arbendol, 50 ml olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta 2 minutuz erregosi.
3. Azenarioa zuritu eta kuiatxoa garbitu. Biak birrindu, barazkiei gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.
4. Barazkiak eta oloa nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
5. 16 bola egin eta irinatik pasatu.
6. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.
7. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi. Bolak lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 3 kuiatxo, 150 g ahuntz gazta, 3 arrautza, olioa, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuiatxoa garbitu eta birrindu.
3. Ontzi batean barazkiak, arrautzak eta zatitutako gazta jarri eta nahastu. Behar adina gatz eta ezkai bota.
4. 16 bola egin eta irinatik pasatu.
5. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.
Tomate marmeladarekin lagundu.