Tolosan piztutako San Joan sua.
Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea San Joan sura lizar hostoak botatzen. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Hernanin jendetza bildu zen suaren inguruan.
Hernanin jendetza bildu zen suaren inguruan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Errenterian San Joan bezperan piztutako sua.
Errenterian San Joan bezperan piztutako sua, Gaztaño auzoan. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Gasteizko Arriaga auzoan piztu zen San Joan sua.
Gasteizko Arriaga auzoan piztu zen San Joan sua. (@metxebarria_vg)
San Joan sua, Hernanin.
San Joan sua, Hernanin. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Suari salto egitera animatu ziren batzuk Tolosan.
Suari salto egitera animatu ziren batzuk Tolosan. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Donostian San Joan bezperan lizarraren aurrean egindako erritua
Donostian San Joan bezperan lizarraren aurrean egindako erritua. (@EnekoGoia)
Donostian piztutako sua.
Donostian Konstituzio Plazako sua. (@EnekoGoia)
Tolosako Udal Musika Bandak San Joan bezpera girotu zuen.
Tolosako Udal Musika Bandak San Joan bezpera girotu zuen. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Gazte batzuk suari salto egiten Hernanin.
Gazte batzuk suaren gainetik salto egiten Hernanin. (Idoia ZABALETA | FOKU)
NAIZ

Udako girorik gabe baina jai giroan piztu dira San Joan suak Euskal Herri osoan

Euskal Herrian zehar hainbat auzo eta herritan igande gauean izandako San Joan suek udari hasiera eman diote. Tenperaturak gorabehera, euriak ez zuen jaia zapuztu Hernanin, Agurainen, Tolosan, Guardian eta Gasteiz, Bilbo edo Donostian, esate baterako.

Udako eguraldirik gabe eta toki askotan euriak lagunduta, udako solstizioari hasiera ematen dioten San Joan suak izan dira igande gauean Euskal Herriko makina bat txokotan. Herri askotan, gainera, suak datozen egunak girotuko dituzten jaien hasiera izan dira.

Gipuzkoan Arrasaten, Eibarren, Tolosan, Andoainen eta Hernanin ospatzen dira San Joanak, besteak beste, baina ia herri eta auzo gehienetan piztu ziren suak. Bilbon bakarrik, 17 auzotan piztu zuten sua igande gauean. Gainera, Getxon, Sopelan, Barakaldon, Galdakaon, Igorren, Bakion, Lekeition, Axpen, Durangon eta beste hainbat herritan ere ospakizunak izan ziren.

Nafarroan, Arbizun, Barañainen eta beste hainbat auzo eta herritan ospatzen dute San Joan. Arbizun igande gauetik, San Joan bezperatik, datorren larunbatera arte egongo dira jaietan murgilduta. Barañainen San Joan sua egon bazen ere, jaien egitarau ofiziala ekainaren 26tik 30era arte izango da, datorren asteazkenetik aurrera.

Arabari dagokionez, Agurainen, Ribabellosan, Manzanosen, Lukianon, Guardian, Trebiñun eta Ozaetan, besteak beste, egin ziren San Joan suak. Gasteizen ere Judimendi eta Arriaga auzoetan jendetza elkartu zen suaren inguruan igande gauean 2024ko udari harrera egiteko.