CONTENIDO PATROCINADO

Sanpedroetako suziriak jaietan murgilduko ditu Bizkaiko herri asko

Sanpedroetako suziriak jaietan murgilduko ditu Mungia eta Sopela bezalako herriak Bizkaian. Baina beste herri eta auzo askotan ere jaiak ospatuko dituzte: Errekalde, Sestao edo Portugalete, baita Berriz, Dima, Apata eta Mundaka ere. Zerrenda luzea da.

Mungiako txupinazoa ostiral arratsaldeko 20.00etan izango da.
Mungiako txupinazoa ostiral arratsaldeko 20.00etan izango da. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Mungiako San Pedro jaiak ostiral honetan hasiko dira, ehun urte bete dituen Bentades Ikastetxeko ordezkariek botako duten txupinazoarekin, eta bi asteburutan luzatuko dira, ohikoa den bezala, Sukalki Txapelketarekin amaitzeko, uztailaren 7an.

Mungiako Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du, adin eta zaletasun guztiei zuzendutako ekitaldiekin: haurrentzako animazioa, kuadrillen arteko jokoak, bertsolariak, kale antzerkia, nekazaritza azoka... Musika arloan, honako taldeen emanaldiak daude iragarrita: Manel Fuentes, Muxutruk, UT! & lagunak, Zetak eta Lorratz, besteak beste.

Txosnetan ere egitarau zabala prestatu dute eta ez dira faltako mus txapelketa, larrain dantza, herri bazkariak, elektrotxarangak edota herriko zein kanpoko musika taldeen kontzertuak.  

Mungiako jaietako establezimendu laguntzaileak: Trapuzaharrak, Butroi Bizkaiko Txakolina, Artza Kirol Moda, Iturburu Inmobiliaria, Talleres D. Elgezabal, Torpedo Gorria Taberna, Mume Taberna, Zorroza Excavaciones, Elena Modak.

Sopelako kuadrillen arteko jokoak larunbata arratsaldean izango dira. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Sopelan, berriz, egun bat lehenago hasi dituzte jaiak, ostegunean bota baitute txupinazoa. Aurten, 35 urte bete dituen Peña Txuri surf taldeari egokitu zaio pregoia irakurtzea.

Jai egitaraua igandera arte luzatuko da eta ez dira faltako umeentzako jolas parkeak, adinekoentzako bazkaria, irrintzi txapelketa, mariatxiak, elektrotxarangak, bertsolariak, erraldoi, txistulari eta panderojoleen kalejirak, pilota partida profesionalak, paella txapelketa edota artisautza azoka.

Txosna batzordeak ere egitarau berezia prestatu du egun hauetarako. Ekitaldiak ostegunean hasi dira baita ere, kuadrillen jaitsierarekin, eta ostiralean (ekainak 28) tortilla eta sangria lehiaketa eta kontzertuak izango dira. Larunbatean (ekainak 29) bertsolariak eta kontzertuak izango dira, eta igandean (ekainak 30) kuadrillen arteko txapelketa eta erromeria.

Sopelako jaietako establezimendu laguntzaileak: Sopelauto, Völker Sopela, Sopelako Euskaltegia, Pukas Peña Txuri, Fruteria Zelai, Foto Xabier.

Errekaldeko pregoia eta suziria ostiralean izango dira. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Errekalden ostiral honetan hasiko dituzte jaiak konpartsa eta kuadrillen jaitsiera, txupinazoa eta txosnen irekierarekin. Aurten pregoia irakurriko dutenak Ferreteria Rekalde, auzoko komertziorik zaharreneko (1956) ordezkariak izango dira. Egitaraua hamar egunez luzatuko da, uztailaren 7ra arte, eta egun bakoitza kolektibo bati eskainita egongo da: LGTBIQ+, emakumeak, herria, kuadrillak, umeak, euskara edo gazteak.

Errekaldeko jaietako establezimendu laguntzaileak: Bilbotex, Seguros Mafre.

Sestaon jaietako bigarren asteburua izango dute oraingoan, pasa den astean hasi baitziren sanjoanak ospatzeko. Ostiralean (ekainak 28) Zetak taldearen emanaldia izango da, larunbatean herri bazkaria eta Izaro abeslariaren emanaldia, eta igandean Orquesta Diamante. Txosnetan Moonshine Wagon eta Modus Operandi taldeen emanaldiak izango dira larunbatean, eta herri bazkaria igandean.

Portugaleten, bestalde, astelehenean ospatuko dute Gidaren Ama Birjinaren jaia –ohikoa den bezala uztailaren 1ean– Berriztasuna Dantza Taldeak antolatuta. Ekitaldiak goizeko 9.00etan hasiko dira, txupinazoa eta Dominguinesen igoerarekin, eta egunean zehar ez dira faltako prozesioa, meza, pilota partidak, buruhaundiak, itsas prozesioa, sokadantza, sokatira, harri-zulatzaileak, kontzertuak eta berbenak.

Portugaleteko establezimendu laguntzaileak: Merceria Bigistak Kinkiladenda.

Dimako jaiak martxan dira ostegunaz geroztik. (Endika PORTILLO | FOKU)

Diman, bestalde, ostegunetik igandera luzatuko dira jaiak eta ostiralerako jubilatuen bazkaria, pelota partidak eta erromeria daude iragarrita, besteak beste. Larunbatean (ekainak 29), tortilla txapelketa, kuadrilla arteko jokoak, elektrotxaranga eta Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua eta Bidean taldearekin erromeria izango dira. Egitaraua igandean amaituko da, paella txapelketa eta bertsolarien saioarekin.

Dimako jaietako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Dimako Udala, Axlor, Baltzola jatetxea, Zuazo Janaridenda.

Berrizen ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira San Pedro eta Santa Isabel jaiak. Txupinazoa ostiral arratsaldean botako du Iremiñe Dantza Taldeak eta jarraian Donien Atxa jasoko dute herriko gazteek. Larunbatean ez dira faltako Dantzari Dantza, paella txapelketa eta herri bazkaria, mozorro lehiaketa eta diskofesta. Igandean haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira nagusi, baita herri kirolak, bakailao txapelketa, bertsolariak eta dantzariak. Jaiak astearte arratsean bukatuko dira "Su lagunkoia" izeneko su eta piroteknia ikuskizunarekin.

Berrizko jaietako establezimendu laguntzaileak: Keinu optometria.

Txopoaren igoera egiten duten beste herria da Apata (Atxondo). Hemen, ostegunarekin egin dute txopoaren igoera eta pregoia, eta jai egitaraua igandera arte luzatuko da. Ostiralean herri afaria, tortilla eta makailau txapelketa eta erromeria izango dira; larunbatean umeentzako jolasak, kuadrilla arteko paella, kalejira eta kontzertuak; eta igandean nekazari eta artisau azoka, dantzariak eta pilota partiduak.

Apatako establezimendu laguntzaileak: Cemosa.

Mundakan ere San Pedro jaiak ospatuko dituzte, ostiral goizaldeko 3.00etan txistulariek eta Udalbatzak egiten duten alboradarekin. Aurtengo jaiak datorren asteburura arte luzatuko dira, izan ere, uztailaren 6an sukalki eguna ospatuko dute.

Lekeitio ere San Pedro jaiak ospatzen dituen herria da eta, aurten, lau egunez luzatuko dira, ostiraletik astelehenera arte. Egun haundia San Pedro eguna izan ohi da (zapatua 29), eta meza nagusiaren ondoren prozesioa egingo dute, antzinako ohiturari jarraituz San Pedro irudiarekin Kilin-kalakoa egiteko. Segidan, Euskal Herrian bakarra den Kaxarranka dantza ikusgarria eskainiko dute Etorkizuna taldeko kideek.