CONTENIDO PATROCINADO

Uztaileko bigarren asteburuak harrera egingo die Bizkaiko Karmengo jaiei

Inoiz baino goizago –uztailaren bigarren asteburuan– jarriko dira martxan aurten Bizkaiko Karmengo jaiak. Markina-Xemein eta Santurtzi izango dira txupinazoa botatzen lehenak (ostirala 12) eta ondoren etorriko dira Barakaldo, Santutxu eta Zornotza.

Zornotzako plaza aurten ere jendez beteko da jaiei hasiera emateko. Irudian, iazko txupinazoa.
Zornotzako plaza aurten ere jendez beteko da jaiei hasiera emateko. Irudian, iazko txupinazoa. (Raúl BOGAJO | FOKU)

Markina-Xemeingo txupinazoa ostiral arratsaldeko 18.15ean botako dute Akerbeltz gaztetxeko kideek beren 15. urteurrea ospatzeko. Ondoren, Alarabiren kalejira abiatuko da buruhaundi eta txistulariekin; txosnagunetik hasita kuadrillen bizikleta kalejira egingo dute elkektrotxarangak lagunduta; eta beranduago danborrada, bekobentatik hasita.

Jai egitaraua bost egunez luzatuko da, asteartera arte. Larunbatean (uztailak 13) kuadrillen eguna ospatuko dute eta astelehenean (uztailak 15) ume eta gazteen eguna. Musika atalari dagokionez, euskal talde ezagunak izango dira oholtza gainean: Unidada Alavesa, Arkada Social eta Sua (ostirala 12), Esne Beltza (larunbata 13), Tapia eta Leturia & Banda (igandea 14) eta Amooma eta Leihotikan (astelehena 15). Azken egunean, bertsolari eta Lekittoko Deabruen emanaldiak izango dira Alarabi erre eta jaiei amaiera eman aurretik.

Markina-Xemeingo jaietako establezimendu laguntzailea: Ateun harategia.

Santurtzin ere ostiral honetan bertan hasiko dira jaiak  eta lehenbiziko txupinazoa txosnagunean botako dute arratsaldeko 19.00etan, oraingoan Zugaitza dantza taldearen eskutik. Une horretan, Sardinoren aurkezpena egingo dute eta txosnak irekita geratuko dira. Txupinazo ofiziala gaueko 22.00etan izango da Udaletxean, "Festako erregeak" kuadrillaren eskutik. Ondoren, Mentxuri harrera egingo zaio Udaletxean.

Santurtziko egitarauak bi asteburu hartuko ditu, uztailaren 21era arte luzatuko baita. Aurreko urteetan bezala, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak antolatu dira eta ez dira faltako kuadrillen arteko lehiaketak, txapelekta gastronomikoak, kirol ekitaldiak, antzerkia, dantzak, bertsolariak eta musika, herriko zein kanpoko taldeekin. Itsas-prozesio famatua Karmen egunean egingo da (asteartea 16).

Santurtziko jaietako establezimendu laguntzaieak: Antolin Joyeros, Lagun Etxea.

Barakaldoko kuadrillen jaitsierak ibilbide berria estreinatuko du aurten. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Barakaldoko jaiak larunbatean hasiko dira (uztailak 13) Laguntasuna taldeak irakurriko duen pregoiarekin eta Ekologistak Martxan-ek botako duen txupinarekin. Hori 20.15ean izango da, baina lehenago herriko kuadrillak bildu eta jaitsiera egingo dute Jolin eta Deabrurekin batera, hori bai, aurten ibilbide berri batetik.

Ezkerraldeko hiri honetan ere jai egitaraua bi asteburuz luzatuko da, uztailaren 21era arte. Guztira, 300 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte jai batzordea osatzen duten 60 elkartek eta adin talde guztiei zuzenduta egongo dira: antzerkia, haur jolasak, adinekoen bazkaria, pilota partidak, artisautza azoka, euskal dantzen erakustaldia… Eta nola ez, musika, honako taldeen eskutik: Gorka Urbizu, Los toreros muertos, Orkestra En Esenzia, Belén Aguilera, Bulego eta Iseo & Dodosound, besteak beste.

Barakaldoko jaietako establezimendu laguntzaileak: Bar Mendi, Eguzki, Sugoi Taberna, Bar Jokin, Txintxilin.

Santutxun ere prest dute egitaraua eta aurten uztailaren 13tik 21era luzatuko dira. Pregoia eta txupina larunbatean arratsaldeko 20.30ean izango dira eta oraingo honetan Palestinari elkartasuna adierazteko ekitaldia zaingo da.

Ohikoa den bezala, Santutxuko jaien menuan ekitaldi gastronomikoek pgarrantzi berezia izango dute eta aurten bakailaoa pil-pilean eta marmitakoa; pasta; paella eta koktel; tortilla eta postre; eta sukalki txapelketak izango dira.

Musikari dagokionez, aipatzekoa da aurten herriko taldeen arteko VIII. maratoia egingo dela, eta datorren ostiralean (uztailak 19) maratoiaren irabazlea eta Belako taldeen emanaldiak izango dira.
Hurrengo egunean (uztailak 20) Alarma Morea eta Raimundo El Canastero taldeak izango dira.

Santutxuko jaietako establezimendu laguntzaileak: Txikia Taberna, Santutxuko Herriko Taberna, Duran Santutxu, Bodega Bide.

Zornotzan, azkenik, astelehenean hasiko dituzte jaiak (uztailak 15) eta hilaren 27ra arte luzatuko dira. Txupinazoa eta pregoia Larrea Eskolako kideen ardura izango da, ikastetxearen 50. urteurrenean «eskola honek udalerrian izan duen hezkuntza ibilbidearen aitortza gisa».

Aurten, haur eta gazteei zuzendutako jarduera gehiago antolatu ditu jai batzordeak. Horrela, haurrentzako parkeez eta gazteen kalejira eta gynkanaz harago, lehen aldiz eskainiko da haurrentzako kontzertu bat, Benetan Be taldearekin. Txikitxef edo perkusio tailerrak eta Xaibor-en emanaldia ere izango dira, eta lehen aldiz 14 eta 16 urtez azpiko skate txapelketa ere egingo da, zuzeneko musikarekin, hastapen eskolekin eta tailerrekin. Era berean, Hitanoa ikasteko tailerra ere eskainiko da eta motorren topaketa ere antolatu da.

Horiekin batera, jaietan tradizio bihurtu diren jarduerak mantenduko dira: helduen eta haurren danborrada, marmitako lehiaketa, aitite eta amamen eguna, herri kirolak eta pilota partidak.

Musikak ere garrantzi berezia izango du aurten eta guztira 23 kontzertu antolatu dira, herritarren eskaerei jarraituz, honako talde ezagunekin: Gatibu, Esne Beltza, Izaro, J. Martina, Kaotiko, Mikel Urdangarin, En Esenzia orkestra eta Tanxugueiras, beste batzuren artean.

Azkenik, Amorebieta-Etxanoko udalak berdintasun kanpaina bat jarri du abian herriko jaietarako. Horrela, indarkeria sexistari aurre egiteko bi gune more kokatukjo dira, eskuhartze protokoloa eguneratu da eta 24 orduko arreta telefonoa jarri da herritarren eskura 747 485 126 zenbakian.

Zornotzako jaietako establezimendu laguntzaileak: Uxarte, Urtza Taberna, Pizzeria Venezia Zornotza, Laurok Aseguruak, Garbiñe Yela, Sortzen, Singing Munch, Carrocerías Tres estrellas, Carpintería-Aluminios Iker Albizuri, Auzokoa Jatetxea, La amistad Jatetxea, Xiberu Taberna, Maderas Ixer.