Amagoia Bilbao

Kuiatxo eta ziazerba lasagna

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, sesamo haziak, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 600 g kuiatxo, 350 g ziazerba, 30 g mahaspasa, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 700 ml esne, gatza, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.

Zailtasuna                           3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuiatxoak garbitu eta zati txikitan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Ziazerbak egosi, xukatu eta txikitu. Bexamel pixka batekin eta mahaspasekin nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batean hurrenez hurren bexamel pixka bat, lasagna xafla, kuaitxoa, ziazerba, lasagna xafla, betegarria eta lasagna xafla jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali eta gainetik sesamoa eta gazta bota.
3.  Labe beroan berotu.