NAIZ

Bihotzarekin ala burmuinarekin maite dugu? Finlandian eman dute erantzuna

Maitasuna burmuinean sentitzen dela argi utzi ohi dute zientzialariek, baina astelehen honetan argitaratutako ikerlan batek non sentitzen den zehaztu du. Finlandiako unibertsitate batek egindako ikerketak maitasun mota desberdina eta beste sentsazio batzuk alderatu ditu.

Maitasun moten gradiente bat, intentsitatearen eta gorputzean sentitzen diren neurriaren arabera.
Maitasun moten gradiente bat, intentsitatearen eta gorputzean sentitzen diren neurriaren arabera. (Aaltoko Unibertsitatea)

Bihotzarekin ala burmuinarekin maite dugu? Zientziak erantzun bakarra dagoela diosku: burmuinetik maite dugu eta astelehen honetan Oxfordeko Unibertsitateko Cerebral Cortex aldizkarian jasotako ikerketa batek zehazten du zein eremurekin edo nola aktibatzen diren, seme-alabenganako, lagunenganako edo naturareko maitasuna bada, besteak beste.

Finlandiako Aaltoko unibertsitateko ikertzaileek 55 helduren garuneko jarduera neurtu dute erresonantzia magnetikoaren bidez, sei maitasun motarekin lotutako istorioak hausnartzera gonbidatzen zituzten bitartean: seme-alabengatik, bikoteagatik, lagunengatik, ezezagun batenganako errukiagatik, maskotengatik eta naturagatik.

Parte-hartzaile guztiei gai berberen inguruan hausnartzeko eskatzen zitzaien; adibidez, seme-alabenganako maitasuna aztertzeko, beren haur jaioberria eta osasun-egoera onean bizitzan lehen aldiz ikusi zutenean zer sentitu zuten pentsatzera gonbidatzen zituzten.

Proba baten eta bestearen artean, gai neutroak planteatzen zitzaizkion, hala nola hortzak garbitzean edo autobusa leiho batetik pasatzen ikustean izandako sentsazioak.

Non dago maitasuna?

Garuneko jarduera-erregistroen emaitzeko aurrera egin dute maitasuna garuneko hainbat eremutan aktibatzen dela zehazterakoan: gongoil basalak (garuneko hemisferioaren masa multzo bat), kopetaren erdiko lerroa, prekuneusa (goiko lobulu parietalaren zati bat, garuneko bi hemisferioen arteko luzetarako arteka medialean ezkutatua) eta buruaren atzeko aldearen alboetako lotura tenporoparietala.

Sentitutako maitasun motaren arabera, eremu batzuk edo besteak aktibatzen dira, sakonera desberdinarekin.

Maitasunik biziena

Ikertzaileek ikusi dute «sentitzen» den garuneko eskualde guztietan jarduera biziagoa sortzen duen maitasuna seme-alabenganako maitasuna dela: beste inork ez du «garuneko ereku horiek hain modu sakonean aktibatzen», azpimarratu du ikertzaileetako batek, Aaltoko unibertsitateko Pärttyli Rinnek.

Ondoren datoz, intentsitate handiz, bikotearekiko maitasuna eta lagunekiko maitasuna.

«Maitasunarekin lotutako garuneko eremuak oso antzekoak dira pertsonen artean, eta desberdintasunak aktibazioaren intentsitatean daude batez ere, handiagoa baita seme-alabekin, eta zertxobait handiagoa bikotekidearekin lagunekin baino», adierazi du Rinnek ohar batean.

Ezezagunenganako maitasun errukiorrak, espero zitekeen bezala, garun-aktibazio gutxiago eragiten zuen hurbileko pertsonenganako maitasunak baino.

Pertsonen arteko lau maitasun motek gizarte-kognizioarekin lotutako garuneko eremuak aktibatzen dituzte; maskotekiko edo naturarekiko maitasunak, berriz, sari-sistema eta garunaren ikus-eremuak aktibatzen ditu, baina ez gizarte-arloak.

Maskotek eragindako emozioen berezitasuna

Hala ere, maskotekiko maitasunean salbuespen bat gertatzen da, eta pertsona batek animalia bat duenean, gizarte-kognizioarekin lotutako garuneko eremuak aktibatzen zaizkio.

Ikertzaileek gonbidapena egin zieten parte-hartzaileei pentsatzeko zer sentitzen zuten etxeko sofan etzanda zeudenean, katu bat hurbiltzen ziztzaienean eta haien ondoan kuzkurtzen zirenean, zurrungaka.

Hausnarketak beti maitasuna pizten zuen burmuinean, baina jarduera-ereduek agerian utzi zuten nor bizi zen katu batekin eta nor ez: maskoten jabeek maitasuna zentitu zuten gizarte-kognizioarekin lotutako eskualdeetan.

Maitasunaren neurona-mekanismoak ulertzeak, ikertzaileen arabera, osasun mentaleko esku-hartzeak hobetzen lagunduko du atxikimendu-nahasmenetan, depresioan eta bikote-arazoetan.

Rinnek eta bere taldeak aurretik ere eginak zituzten giza emozioen ezagutza zientifikoan sakontzeko azterlanak, baita maitasunari lotutako gorputz-esperientziak kartografiatu zutuen ikerketa bat ere.