Amagoia Bilbao

Bakailaoa tipula eta onddorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 bakailao puska, 3 baratxuri ale, 400 g onddo, olioa, gatza. Tipula saltsa: 400 g tipula, 50 g bakailao izpitu gatzgabe, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordura izango dira, eta beste biak hamar ordura. Atera eta ondo lehortu
Tipula saltsa:
1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen.
2. Tipula eginda dagoenean, bakailaoa bota eta pixka bat eragin. 300 ml saldarekin busti eta 25 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Onddoak:
1. Onddoak ondo garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Txikitutako baratxuri bat olioarekin erregosi, su eztitan. Onddoak gehitu eta erregosi, su ertainetan. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Lurrezko kazola batean 2 baratxuri eta 300 ml olio berotu, baratxuria gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi.
2. Bakailaoa sartu eta egosi, su eztitan, 60 gradutan, 8 minutuz.
3. Sutatik kendu eta kazola mugitu, saltsa loditu arte.
Plateretan tipula saltsa bota. Gainean onddoak, bakaialoa eta bere saltsa jarri.