Amagoia Bilbao

Brokoli, gaztain eta ahuntz gazta tarta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza txiki bat, 50 ml ur, 75 g gurin, gatza. Betegarria: 400 g brokoli, tipula txiki bat, 300 g gaztain, 150g ahuntz gazta, 250ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria, azukrea.

Zailtasuna                          3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde baxu bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8 minutuz.
Betegarria:
1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 20 minutuz egosi, zuritu eta osorik utzi. Gaztainak koilarakada bat azukre eta ur pixka batekin 3 minutuz egosi.
2. Brokolia garbitu eta eltze batean 7 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipula oliorekin erregosi, su oso eztitan.. Brokolia gehitu eta arin erregosi.
4. Gazta xerratan moztu.
5. Esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi.
6. Moldean hurrenenz hurren brokolia, gazta eta gaztainak jarri eta nahasketarekin estali.  
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 45 minutuz.