Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, Mozzarella gazta xerrak. Betegarria eta saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, 300 g kuiatxo, 400 g hegaluze oliotan, 2 arrautza, 350 g tomate heldu, olioa, gatza, albahaka.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Eltze batean arrautzak, ura eta gatza jarri eta 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Dado txikitan moztutako kuiatxoa barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta erregosi.
6. Barazkien erdia arrautzarekin eta hegaluzearekin nahastu.
7. Barazkien beste erdia baso bat saldarekin 5 minutuz egosi eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batera saltsa pixka bat bota.
2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarria, gazta, lasagna xafla, babetegarria, gazta eta lasagna xafla jarri.
3. Geratzen den saltsarekin estali eta labean berotu.