26 NOV. 2020 - 08:35h Legatza plantxan limoiarekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250gr-ko 4 legatz zati, 20 txirla, olioa. Saltsa: 2 arrautza gorringo, 150g gurin, limoi bat, gatza.Zailtasuna 2 1. Txirlak egosi, ireki arte. Oskolak kendu.2. Bi koilarakada irin limoi erdiaren azalarekin nahastu. Txirlak irinatik pasatu eta olioarekin frijitu.3. Plantxa bat berotu eta arraina bi aldeetatik erre. Plateretan legatza eta txirlak jarri eta hurrengo saltsarekin lagundu.Saltsa:1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte. 3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Limoi erdiaren zukua, gatza eta birrindutako azala gehitu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250gr-ko 4 legatz zati, 20 txirla, baratxuri ale bat, limoi erdia, perrexila, 2 patata. Zailtasuna 11. Ontzi batean baratxuria, 100 ml olio, perrexila eta limoi zukua irabiagailuarekin nahasi.2. Patatak 20 minutuz egosi, zuritu eta xerratan moztu.3. Plantxa bat berotu eta arraina bi aldeetatik erre. 4. Zartagin batean txirlak eta baratxuriaren nahasketa bota eta egosi, txirlak ireki arte.Plateretan legatza jarri eta gainetik txirlak bota.