05 DIC. 2020 - 21:55h Zetak taldearen NAIZ Kontzertua, berriro osorik ikusgai Ekainaren 19an Zetak taldeak NAIZ Kontzertuetan parte hartu zuen Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Hemen duzu berriro ikusgai. Zetak taldea Sanagustin Kulturguneko eszenatokian. (Jon URBE/FOKU) Zetak taldeak ekainaren 19an eskaini zuen lehen kontzertua, pandemia zela eta Gasteizen eta Donostian martxoan programatutako boloak bertan behera utzi behar izan zituzten. Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean egindako emanaldi batean elkartu zen berriro Pello Erreparazen taldea bere zaleekin. Pandemia garaian, Zetakek ‘Zeinen ederra izango den’ abestia argitaratu zuen, «itxaropenaren himnoa depresio kolektiboaren garai hauetan», eta berehala erreprodukzio ugari lortu zituen interneten.