GAIAK

Hegaluze eta tomate kaneloiak

(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, 3 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri bat, 600 g tomate heldu, 400 g hegaluze oliotan, olioa, gatza. Saltsa: 25g gurin, 25g irin, 600ml esne, 4 piper txorizero.

Zailtasuna                         3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainera atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuria eta piperrak gehitu eta erregosi.
3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta birrindu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi, salda galdu arte.
4. Hegaluzea txikitu eta barazkiekin nahastu.
Saltsa:
1. Piperrak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi. Xukatu eta aizto batekin mamia atera.
2. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
3. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
4. Mamia eta behar adina gatz bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak  nahasketarekin bete.
2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.