10 FEB. 2021 - 07:15h Itsas-zapoa muskuilu kremarekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat itsas-zapo buztan, 12 otarrainxka. Krema: 800 g muskuilu, tipula erdia, porru erdia, azenario erdia, tomate bat, ardo zuria, salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbitu muskuiluak eta ardo zurrusta batekin eta baso erdi urarekin jarri. Eltzea estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Muskuiluei oskolak kendu. Salda xukatu eta gorde.2. Zatitutako tipula, porrua eta azenario olio pixka batekin erregosi.3. Tomatea gehitu eta erregosi.4. Muskuiluak, 12 izan ezik, eta salda gehitu eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.5. Itsas-zapoa xerratan moztu eta plantxan, olio pixka batekin, erre.6. Otarrainxkak zuritu eta arin erregosi.Plateretan arraina, muskuiluak eta otarrainxkak jarri eta kremarekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat itsas-zapo buztan, 16 ganba. Krema: 800 g muskuilu, tipula erdia, porru erdia, azenario erdia, tomate bat, ardo zuria, salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Krema aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Itsas-zapoa xerretan moztu eta ganbak zuritu. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.3. Zartagin batean olioa berotu eta arraina eta ganbak frijitu. Plateretan kremarekin jarri.