17 FEB. 2021 - 07:55h Bakailao kroketak (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g bakailao izpitu, tipula bat, 2 pikillo piper, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, arrautza, olioa. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.2. Birrindutako tipula gurinarekin erregosi, su eztitan.3. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. 5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako bakailaoa gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota. Hozten utzi.6. 24 bola egin eta kroketak egin.7. Ogi birrindutik, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.8. Zartagin batean kroketak frijitu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 piper berde, baratxuri ale bat, 300 g bakailao izpitu, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, arrautza, olioa. Zailtasuna 21. Bakailaoari gatza kendu.2. Txikitutako baratxuria eta piperra gurinarekin erregosi. 3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako bakailaoa gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Hozten utzi.5. 24 bolak egin eta aurreko errezetan esan dugun bezala bukatu.