23 FEB. 2021 - 08:10h Itsas-zapoa oliozpinarekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g itsas-zapo, 2 patata, 2 arrautza. Saltsa: tipulina bat, perrexila, 5 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Arraina garbitu. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Arraina sartu eta 15 minutuz egosi. Xukatu, hezurrak kendu eta dadotan moztu.2. Patatak garbitu eta 20 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.3. Arrautzak 8 minutuz egosi, freskatu, zuritu eta zatitu.4. Tipulina eta perrexila txikitu. Olio, ozpin eta gatz pixka batekin irabiatu.5. Plateretan hurrenez hurren patata, itsas-zapoa eta arrautza jarri. Gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g itsas-zapo, 3 tomate, 8 oliba beltz, 100 g pinazi. Saltsa: albahaka, 5 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Arraina aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tomateak zuritu eta azala kendu. Birrindu.3. Olibeei hezurra kendu eta txikitu.4. Pinaziak gorritu, su oso eztitan.5. Albahaka txikitu eta saltsaren beste osagaiekin irabiatu.6. Plateretan hurrenez hurren tomatea, itsas-zapoa, olibak eta pinaziak jarri. Gainetik saltsa bota.