Zea Maysen eztanda, ziklo berri honi amaiera emanez. (Jon URBE | FOKU) Hernaniko polikiroldegiak hartu ditu, ostiraletik igandera, NAIZ Kontzertuak. (Jon URBE | FOKU) Skakeitan taldea izan da kontzertuak irekitzearen arduraduna, ostiralean. (Jon URBE | FOKU) Ohi bezala, ska doinuak eta energia berritzailea ekarri dizkigu Donostian sortutako taldeak. (Jon URBE | FOKU) Musikak, beste behin, behar genuen energia eta bizipoza ekarri ditu oholtzaren bi aldeetara. (Jon URBE | FOKU) Larunbat eguerdiarekin iritsi da asteburu berezi honetako bigarren proposamena: Brigade Loco. (Jon URBE | FOKU) Beltzez jantzita eta rock klasikoaren formatuarekin, ‘Ez dira pasako’ abestiarekin ireki dute kontzertua. (Jon URBE | FOKU) Zaletuek gustura hartu dute taldea, baita elkarrekin kontzertuaz gozatzeko aukera ere. (Jon URBE | FOKU) Taldekideak ere pozik, kultura bizitzen ari den momentu zail honetan kontzertuak eman ahal izateak arnasa ematen baitie. (Jon URBE | FOKU) Larunbat arratsaldearekin batera futbol giro elektrizatzaileaz kutsatu da Hernaniko polikiroldegia: oholtzan dira Des-Kontrolekoak. (Jon URBE | FOKU) Arrasateko boskoteak urte eta erdi darama eszenatokietatik urrun, baina Hernanin sasoian daudela erakutsi dute. (Jon URBE | FOKU) Jarraitzaileentzat ez da erraza izan ipurdiak eserlekuetan mantentzea, baina ardurarekin jokatu dute. (Jon URBE | FOKU) Aho zapore bikainarekin eta ‘Duintasunez eutsi’ kantuarekin amaitu du kontzertua Des-Kontrolek. (Jon URBE | FOKU) Aiora Renteria, Hernaniko polikiroldegian. (Jon URBE | FOKU) 27 FEB. 2021 - 21:18h Kaleko bihotzaren doinuen ostean Zea Maysek jarri die amaiera NAIZ Kontzertu berriei Udaberriko lehen eguzki izpiak gure irudimenaren eta itxaropenaren bueltan dauden unean bueltatu da gurera NAIZ Kontzertuak ekimena. Última actualización: 28 FEB. 2021 - 21:25h Izkander Fernandez Asteburu bat, hasiera batetan urtarrilerako programatuta zegoena, lau talde eta lau kontzertu Hernaniko Kiroldegian. Skakeitan taldeak ostiraleko arratsaldean zabaldu zuen NAIZ Kontzertuen bigarren denboraldia. Larunbatean, eguerdian, Brigade Locorekin batera punk-rock futboleroaren unea heldu da eta Des-Kontrol izan dira iluntzeko protagonistak. Eta igandean, 19:30etan, asteburuari amaiera ipini diote Zea Maysekoek. Gure eszenaren aberastasuna erakusten duten lau taldeen zuzenekoak, bertan edo streaming bidez, ikusteko aukera eman digu NAIZ Kontzertuak ekimenak beste behin ere. Futbol giro elektrizatzailea da nagusi Hernaniko kiroldegian, 19.30ak pasatxo direla. Une horretan bertan, Des-Kontrol boskote arrasatearra agertokira atera da kontzertu tankerako musika borroka berri bati ekiteko. “Behin ta berriz” ereserkia aukeratu dute street punkaren gitarra hotsek eztanda egin dezaten. “Lau hormen artean” eta “Azken bolada hontan” abestiekin jarraitu dute: lehenengo koroak, lehenengo txalo zaparrada eta lehenengo agurrak entzuteko aukera izan da.Des-Kontrol urte dezente egon da estudioan material berririk grabatu gabe eta urte eta erdi eszenatokietatik urrun, baina gaur iluntzean bueltan daudela erakutsi dute. Zalantzarik ez, sasoian daude. Bere ereserkiek eta borrokako soinuarekin duen konpromiso horrek bere horretan jarraitzen dute. Riffak, koruak eta lelo kementsu eta aztoratuak proiektatzeko duen gaitasuna bere egunik onenetakoa da. Konturatu gabe “Bizimoduaren bagoia”, “Langabezian”, “Bi tanta” eta “Makina lehertu arte” entzun ditugu. NAIZ Kontzertuak ekimena publikoa ziurtatu du aretoetan, taldeek eta artistek babes guztia senti dezaten. Ez da ezberdina izan Hernaniko kiroldegian. Ezarrita, segurtasun tarteak mantenduta eta musukoekin, bai. Ipurdia aulkian pegatuta, bai. Baina ez dira geldi egon kontzertu osoan. Besoak, buruak, hankak ez dira gelditu eta izerdia, arnasa eta adore guztia sentitu dute Des-Kontrolekoek kontzertuaren bigarren blokea defendatu duten bitartean. Arrasateko Zatarrak taldeei egindako omenaldia, “Nostalgia del ayer” kantaren bertsioa, oso momentu berezia eta hunkigarria izan da. Nahiz eta kontrolatua izan, jaiak ez du etenik eta bikaina izaten ari da Hernaniko kiroldegian. Kontzertuaren azken blokean, “Freedom for my land” eta “Altxa gaitezen” entzuteko aukera izan dugu bisen aurretik. Eszenatokia hutsik zegoela futboleko giroa itzuli da Hernaniko kiroldegiko harmaietara. Bisetan, “Beti elkarrekin” elkartasunaren eta elkarlanaren aldeko ereserkia eta “Duintasunez eutsi” kontzertuari amaiera eman diote.Brigade LocoEguerdian, 13.00ak pasata salto gure pantaietara zein Hernaniko Kiroldegira salto egin dute Brigade Locokoek, “Ez dira pasako” abestia jotzeko. Beltzez jantzita, rock klasikoaren formatuarekin (baxua, gitarrak, bateria eta ahotsa) kontzertuaren lehenengo segunduetatik argi utzi dute bostekotearen eskaintzaren nondik norakoak: punk rock gitarreroaren maitaleak dira gipuzkoarrak. Une askotan, hardcore melodikoetatik gertu mugitzen dira. Kemenez betatako ereserki kantagarriak konposatzen dituzte eta guztia ahots kirrinkariz zipriztintzen dute. Jarraian entzun ditugu “Ez dira pasako”, “Amen” eta “Inperfekzio perfektua” ta ia deskantsu gabe heldu zaigu “Jasaten duguna”. Publikoaren berotasuna sentitu dute gaurkoan Brigade Locokoek eta horrela eskertu diote bertako zein etxeetatik kontzertua jarraitzen ari duen publikoari. «Horrelako ekimenak antolatzea eskertzekoa da», esan du Lander Aznal abeslariak. Nahiz eta Brigade Locok aukeratutako bide musikala konstrikzio puntu bat eskatu eta nostalgiak historian zehar mila aldiz errepikatutako formulak askotan iradokitzen baditu ere, musikalki bide melodiko ezberdinetan arrakastaz sakontzen duen ondo landutako gitarra horma batek babesten du taldea. Bobby Sandsen hitzaldi bat entzun dugu "Hamaikagarren marka" abestiaren aurretik eta taldeak errespetu osoa adierazi die tirania faxistaren aurka borrokatu ziren guztiei "Telesforo" kantan. Poliziaren zigorgabetasuna salatu du "Estalitako aurpegiak" abestian. "Itxaropen arnasa” abestiaren aurretik aurrez grabatutako haize sail bero bati esker epikaz betetako interludio polit bat bizi izan dugu. Kontzertua amaitu baino lehen, Brigade Locok Pablo Hasél rap abeslaria izan du gogoan eta “Solo pero en control” eskaini diote. Festaren amaiera "Elkarrengandik" ereserki futboleroarekin iritsi da.Bigarren denboraldi honi amaiera borobila jarri zaie igandean, Zea Maysen emanaldiarekin.