10 MAR. 2021 - 07:00h Oilasko bularkia frijitua (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g oilasko bularki, 2 baratxuri ale, arrautza bat, 3 koilarakada soja saltsa, 2 koilarakada ezti, gari irina, arto irina, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Oilaskoa dadotan moztu eta gatza bota.2. Ontzi batean arrautza, eztia eta soja saltsa jarri eta oilaskoarekin nahastu. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi.3. Irinak nahastu. Oilasko zatiak irinetatik pasatu.4. Zartagin batean olioa berotu eta oilaskoa frijitu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g oilasko bularki, laranja bat, koilarakadatxo bat ziape, koilarakada bat ezti, 2 koilarakada olio, baratxuri ale bat, koilarakada bat soja saltsa, kuminoa, irina, koilaradatxo bat arto irin. Zailtasuna 21. Oilaskoa tiratan moztu eta gatza bota.2. Ontzi batean laranja zukua, ziapea, olioa eta kumino pixka bat jarri eta oilaskoarekin nahastu. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi.3. Oilaskoa ogi birrindutik pasatu.4. Zartagin batean olioa berotu eta oilaskoa frijitu.5. Eltze batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.6. Eztia, soja eta 100 ml ur bota eta egosi. Urtutako arto irina gehitu eta egosi, saltsa loditu arte.7. Oilaskoa gehitu eta arin erregosi. Bi errezetak tiratan moztutako patata frijituekin lagundu.