GAIAK

Arin erregositako garbantzuak arrozarekin

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, kombu alga zati bat, 200 g arroz, 200 g kuiatxo, tipula bat,  2 arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Garbantzuak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta garbitu.
2. Presio-eltze batean txitxirioak,  alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
5. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
6. Birrindutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
7. Garbantzuak, arroza eta arrautza gehitu eta arin erregosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, kombu alga zati bat, 150 g arroz, 2 azenarioa, 3 baratxuri ale,  tomate bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Garbantzuak eta arroza aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Baratxuriak igotzen hasten direnean, birrindutako azenarioa gehitu eta arin erregosi.
4. Txikitutako tomatea gehitu eta arin erregosi.
5. Garbantzuak eta arroza gehitu eta arin erregosi.