GAIAK

Leire Etxezarreta: «Hasieratik izan da "feeling" ona gure artean, eta hori diskoan nabari da»

Zarrabete instrumentua oinarri hartuta sortu den taldea da SarraBete. Kultur tartean izan da Leire Etxezarreta, taldeko ahotsa eta pandero-jolea, taldea eta beren lehen lana aurkezten.

Sarrabete taldae

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gorka Bravo gasteiztarra eta Pablo Bueno zaragozarra aspalditik dabiltza musika tresna tradizionalak eskuan  doinu berriak sortzen. 2020an, folk talde bat sortu nahi eta  Leire Etxezarreta arrasatearrarengana jo zuten. Bera da SarraBete taldeko ahotsa eta baita pandero-jolea ere.

Zarrabete musika-tresnak ematen dio izena taldeari. Urteetan Euskal Herrian galduta izan den musika tresna berreskuratzen lan handia egin du Gorka Bravo taldekideak.

Talde berria izanik ere, hasieratik oso ondo hartu dute elkar, Leire Etxezarretak azaldu digunez «hasieratik izan da hiruon artean oso "feeling" ona, eta hori lan egiteko moduan nabari da». Baita kaleratu berri duten diskoan ere. Tradiziotik edanez, doinu zaharrei itzuli bat eman eta 8 kantuz osatutako diskoa kaleratu dute. Taldearen errepertorioa zabalagoa da ordea zuzenekoetan. Emanaldiak gainera, kontzertu hts batetik haruntzago doaz, dantzari eta txalapartariak ere izaten dituztelako lagun oholtza gainean.

Hain zuzen ere zuzenekoetan dute jarria jomuga orain, maiatza hasieran Portugaleteko Folk Jaialdan izango dira, eta uda parterako egoerak hobera egin eta batean eta bestean emanaldiak emateko esperantzan daude.