GAIAK

Ilar eta urdaiazpiko flana

(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Flana: 500 g ilar fresko, tipulina bat, 75 g urdaiazpiko ondu, 3 arrautza, 100 g gazta birrindu, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, 75 g ilar, baso bat salda, olioa.

Zailtasuna                           3

1. Ur ugari berotu eltze batean, gatz eta guzti. Irakiten hasten denean, ilarrak sartu eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako urdaizpikoa gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Lau banako molde errektangelu gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldeetan nahasketa jarri.
6. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 190ºC-an, ordu erdiz edo.
7. Hozten utzi eta moldeetatik atera.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tipula egina dagoenean, salda  bota eta 2 minutuz egosi.
3. Ilarrak gehitu eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Flanak labe beroan sartu, epeldu arte. Kontuz labearen indarrarekin gorri ez daitezen.
2. Plateretan jarri eta saltsa beroarekin lagundu.