05 JUN. 2021 - 09:35h Bieirak plantxan garbantzuekin (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat20 bieira, porru bat, 50 g hirugihar, olioa, gatza. Hummusa:125 garbantzu, baratxuri ale bat, piper gozo, kuminoa, koilarakada bat olio, gatza. Zailtasuna 2 1. Bieirak oskolatik atera, garbitu eta ondo lehortu. Osorik utzi.2. Tiratan moztutako porrua olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.4. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta bieirak erre.Plateretan hurrenez hurren hummusa, bieirak eta porrua jarri. Hummusa:1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.2. Baratxuria minutu batez egosi.3. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat20 bieira, 100 g garbantzu, tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario erdia, sesamo haziak, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Garbantzuak gehitu eta arin erregosi.4. Bieirak aurreko errezetan bezala prestatu. Plateretan garbantzuak jarri, eta gainean bieirak. Haziak bota.