GAIAK

Gramofonoa | Libertinajea

Gramofonoa-Libertinajea

Este navegador no soporta el elemento audio.


Duela  ehun  urte  bizitakoarenantzeko patroi baten errepikapena iragarri du  Nicholas   Christakis   Yaleko   Unibertsitateko   irakasle   eta epidemiologoak. Espainiako  gripearen arintzeak eta  I.  Mundu  Gerraren  amaierak, XX. mendeko loraldi ekonomiko, artistiko eta teknologiko handieneko etapa bati  bide  eman  bazioten, Christakisek erran  du,  osasun-krisiak ezarritako murrizketak desagertzeak,eztanda sozial eta sexual bat ekarriko duela.

'20. hamarkada ero' berria bueltan dugula, alegia.  Hauetxek  bere  hitzak: «Pandemian  ikusten  ari  garen  joera  guztiak inbertitu eginen dira.  Libertinaje  sexuala,  xahutze  ekonomikoa  eta fede  erlijiosoaren  atzerakada. Errepresioaren  ondotik,  leherketa etorriko da. Fase euforiko bat, murrizketarik eta mugarik gabea». 

Aste honetako Gramofnoa saioan, Nicholas Christakisek aipatzen duen libertinaje sexual horretaz ariko gara. Gu  oraindik  ez  gara horrelako planak  egiten  hasi. Baina, kantu zerrenda ederra polita prestatu dugu aitzakia honekin.