GAIAK

Oilasko entsaladak

(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 tomate, 400 g oilasko bularki, piper gorri erdia, piper berde bat, 2 arrautza, tipulina erdia, 16 oliba beltz. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, baratxuri ale bat, 2 kapar, gatza.

Zailtasuna                   2              

1.  Arrautzak 8 minutuz egosi, zuritu eta dadotan moztu.
2. Tomateak dadotan moztu.
3. Oilaskoa dadotan moztu, gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.
4. Piperrak eta tipulina dadotan moztu.
5. Saltsaren baratxuria eta kaparrak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.
6. Plateretan nahastutako osagai guztiak jarri eta saltsarekin ondu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 250 g oilasko bularki, mertxika bat, azenario bat, tipula bat. Saltsa: baratxuri ale bat, 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Uraza garbitu eta tira finetan moztu.
2. Oilaskoa tiratan moztu, gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Tipula zerrenda finetan moztu eta erregosi.
4. Azenarioa zuritu eta birrindu.
5. Mertxika zuritu, dado txikitan moztu eta arin erregosi.
6. Saltsaren baratxuria txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.
7. Plateretan uraza eta beste osagai guztiak jarri eta saltsarekin ondu.