GAIAK

«Pelikula baten antzera aurkeztu nahi izan dugu; zortzi kapitulu, eta bakoitzean istorio bat»

’Hilak’ diskoa aurkeztu berri du Kerobiak. Taldearen 20 urteak ospatzeko, duela aste batzuk ezagutu genuen euren itzulera, eta duela egun gutxi Iruñeko kontzertuan zaleei jakinarazi zieten Kerobiak jarraitu egingo duela eta disko berria zekarrela. 

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bueltan da Iruñeko Kerobia taldea, hala jakinarazi zuten Baluarten, berriki egin zuten kontzertuan. Noski, dena prest zuten ordurako eta disko berriarekin etorri dira Durangora. Mimoz jositako 8 abestik gorpuzten dute Durangoko Azokan aurkeztu duten 'Hilak' diskoa. Mundu oso bat sortu dute berriro, berria, baina aldi berean taldearen iraganarekin ere loturak dituena.

Lurra desagertu eta globo moduko sateliteetan bizi da jendea Kerobiatarren azkenekoan. Diskoak badu apokaliptikotik, badu distopiatik, eta ageri dira isolamendua, gizarte borrokak, biziraupena… Kerobiaren ohiko hiztegian murgiltzen da entzulea, eta atmosfera eta giro berriak topa badaiteke ere, mantentzen du euren sonoritate propioa ere. 

Durangoko Azokaren Bigarren Kafearen txokora hurbildu dira Xabi Bandini eta Lur Larraza gitar-jolea. Eurekin batera, Alberto Isaba baxu-jotzaileak, Eneko Requetibate bateria-jotzaileak eta Carlos Colina teklistak ondu dute 'Hilak'.