08 DIC. 2021 - 07:25h Perretxiko eta hirugihar enpanada GETTY IMAGES Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 500 g irin, arrautza bat, 4 koilarakada olio, 25 g legami, baso erdi ur, koilarakadatxo bat piper gozo, gatza. Betegarria: tipula bat, 500 g perretxiko, 250 g hirugihar, 200 ml esne-gain, olioa, gatza. Zailtasuna 3 1. Legamia ur epeletan urtu.2. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.3. Erdian ura, gatz pixka bat, arrautza, piper gozoa eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.4. Tapatu eta leku epel batean ordu betez beratzen uzti.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Tipula eginda dagoenean, perretxikoak gehitu eta erregosi, su ertinetan. Esne-gaina gehitu eta esne-gaina 4 minutuz egosi.3. Zartagin batean tiratan moztutako hirugiharra olio pixka batekin arin erregosi.Bukatzeko:1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. 2. Gainean perretxikoak eta hirugiharra jarri. 3. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.