GAIAK

Txahal mihia gisatua

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Txahal mihi bat, 2 tipula, porruaren berdea, azenario bat, 3 baratxuri ale, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2               

1. Mihia garbitu.
2. Prezioko eltze batean mihia, tipula bat, porrua, azenarioa, ura eta gatza jarri eta 30 minutuz egosi. Epeltzen utzi eta azala kendu. Berriro saldan sartu eta utzi hoztu arte.
3. Atera eta xerratan moztu. Salda  iragazi.
4. Kazola batean txikitutako beste tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
5. Baratxuriak eta perrexila ondo nahasi.
6. Tipulari aurreko nahasketa bota eta erregosi. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi, estalita.
7. Mihi xerrak sartu eta beste 10 minutuz egosi, su eztitan.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Txahal mihi bat, tipula bat, 2 azenario, tomate heldu bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Mihia aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta xerratan moztu.
2. Eltze batean txikitutako tipula eta azenarioak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi, estalita.
4. Mihi xerrak sartu eta beste 10 minutuz egosi, su eztitan.